Olaia Inziarte
Gasteizko Aihotz plazan ere izango da zer ikusi eta zer entzun jai egunetan. Abuztuaren 5ean hasi eta 8ra bitartean zuzenekoez gozatzeko aukera izango da 23.00etatik aurrera doako emanaldian.
Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Bere bakarkako bidea bi disko kaleratu ditu, eta debuteko ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoari ‘Zerrautsa’ diskoak eman dio segida 2025 honetan. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere musikan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua’ [2022] 📀 ‘Zerrautsa’ [2025]
AIHOTZ PLAZA – KONTZERTUAK – JAIAK 2026
ABUZTUAK 5 ASTEAZKENA
23:00 La Txama
ABUZTUAK 6 OSTEGUNA
23:00 Olaia Inziarte
ABUZTUAK 7 OSTEGUNA
23:00 PILT
ABUZTUAK 8 OSTIRALA
23:00 Sua