Irten-Bide + Matah + Fatal + Ganibet + Süne + DJ Lobak + DJ Rosa Mari + Saturday Kids
Beste urte batez musika egitarau ederra prestatu dute Txosnagunean Gasteizko jaietarako. Gauero izango da zer entzun bertan diren agertoki ezberdinetan, musikalki eskaintza anitz eta koloretsuan.
Amaiur Goikoetxea (ahots nagusia eta sinteak) eta Ekain Alegre (gitarra, teklatuak, ahotsa) musikariek osatzen dute Gabinet egitasmoa, eta kantu solteen bidez ezagutu genituen sarean. Nafarroako Sakana bailaratik datoz eta bidean ‘Zure Zeru’ disko txikia plazaratau dute, Pop kutsua du beraien musikak, baina hyperpop-etik ere edaten dute. Bikoak sortukiko kantuen artean Gazteon Eskutik ekimenaren ‘Galdera guztiak’ kantua topatu diateke ere, Irune Ziztada lagun egindako kanta.
Josune Arakistain musikariak gidatzen du Süne egitasmoa. Huntza taldeko kidea izandakoak bakarkako bidea abiatu du, eta dagoeneko kalean du iraupen luzeko lehen diskoa. ‘Amaineman’ izenpean dator debuteko lana, hamaika kantuz osatua. Trikia eskuan, elektronikaren bidetik jo du Josune Arakistain musikariak abentura berri honetan. Modu askean sortu ditu disko berriko kantuak, une bakoitzean nahi izan duena eginez, askatasun osoz. Diskoa zuzenean taularatzeko banda osatu du Sünek, eta bide horretan Antton Carretero (gitarra, baxua eta azpi-ahotsak), Greta Chasca (sintetizadoreak eta efektuak) eta Saray Saez (bateria) izango ditu lagun agertoki gainean.
GASTEIZKO TXOSNAK – KONTZERTUAK – JAIAK 2026
ABUZTUAK 4 ASTEARTEA
21:00 Estoldetan
22:00 Ezta Ilen
23:00 Fito Skins
00:00 Akerbeltz
03:00 DJ Bloody Blossom
03:00 DJ Rebax
03:00 Bihotza
ABUZTUAK 5 ASTEAZKENA
22:00 Chocolate Remix
23:00 Arranbe
00:00 Maruxak
02:00 DJ Izenordainak
03:00 DJ Radio Patio
03:00 Dj 3Katu
ABUZTUAK 6 OSTEGUNA
20:00 Irten-Bide
21.00 Matah
22:00 Fatal
23:00 Ganibet
00:00 Süne
02:00 DJ Lobak
03:00 DJ Rosa Mari
03:00 Saturday Kids
ABUZTUAK 7 OSTEGUNA
20:00 Attürri
21:00 Maskak
22:00 Naxker
00:00 Sedientos de Cumbia
02:00 DJ Zirtzart
03:00 Elena Barker b2b Beltranz
03:00 Dj Akr1
ABUZTUAK 8 OSTIRALA
20:00 Zinez
21:00 Bele Raven
22:00 Izaki Gardenak
23:00 No Limits
00:00 Leihotikan
02:00 DJ Pomeranian
03:00 Dj Villatek
03:00 DJ M.Ravarino
ABUZTUAK 9 LARUNBATA
21:00 Sashagurrupachikuda
22:00 Les Testarudes
23:00 Indabe
00:00 Skabidean
02:00 DJ Manbugo
03:00 DJ Suqlent
03:00 Dj Txotxe