Txiskeroak + EH Sukarra

25
Uzt
23:00
AIA (GIPUZKOA)
Santi Erreka
Doako emanaldia, jaiak

Asteburuan Santio Errekako Festak ospatuko dira Aian. 25 gauean Txiskeroak eta EH Sukarra ariko dira zuzenean 23.00etatik aurrera eta doako emanaldian.

EH SUKARRA

E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ek gidaturiko taldea da haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ditu alboan Nortonek. Azken bi diskoak 2013ko ‘Uhinak’ eta 2015eko ‘Azken gezia’, Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin osatu ditu. Rock jarrera duten diskoak dira guztiak.

Bilaketa metodo berriak