Modus Operandi + DJ Fresa Morango
Abuztuaren 5 gauean Modus Operandi (argazkian) taldea zuzenean ariko da Bera herriko txoznagunean. Kontzertua 23.00etan hasiko da eta ondoren DJ Fresa Morango borobilduko du gaua.
Betagarri, Lauroba eta Vendetta bezelako talde mitikoetan ibilbide luzea egindako Iñaki Ortiz de Villalba, Andoni Garcia Matxain, Enriko Rubiños eta Ruben Antonek, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoarekin batera sortutako taldea. 2018an taldearen izena daraman lehen diska plazaratu zuten eta 2021ean ‘Dantza gaitezen hil arte’. Askotariko doinu, erritmo eta estiloak uztartzen dituzte, hala nola ska, rock, funk, salsa, rap edota erritmo lantindarrak, garai makurretarako dantzarako gonbita luzatuz. Berriki disko berri bikoitza kaleratu du bandak ‘Atzo / Gaur’ izenpean.
DISKOGRAFIA
📀 Modus Operandi [2018] 📀 Dantza gaitezen hil arte [2021] 📀 Atzo / Gaur[2023]
BERAKO TXOZNAGUNEA 2026 – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 01 LARUNBATA
00:00 DJ Perry
ABUZTUAK 02 IGANDEA
23:00 Akerbeltz
ABUZTUAK 03 ASTELEHENA
23.00 DJ Bull
ABUZTUAK 04 ASTEARTEA
19:30 Eztitan erromeria
23:30 Eztitan erromeria
ABUZTUAK 05 ASTEAZKENA
23:00 Modus Operandi
00:30 DJ Fresa Morango
ABUZTUAK 06 ORTZEGUNA
00:00 Azken Guda Dantza