Bisaiak + Ezezez + Dj Muffin

26
Uzt
23:00
ELIZONDO (NAFARROA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Elizondoko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Herriko plazan burutuko dira kontzertuak, eta gauero izango da zer entzun egitarau koloretsuan.

Bisaiak

Bisaiak 2023. urtean Iruñerrian jaiotako taldea da, eta hainbat musika estiloren eragina badu ere, reggae erritmoak dira bere kantu gehienen ardatza. Nafarroan zehar hainbat emanaldi eskaini eta gero, 2025 urtean argitaratzen dute iraupen luzeko lehen lana, bederatzi kantu biltzen dituen ‘Porlanezko lorea’ diskoa. Honako hauek dira Bisaiak taldeko kideak: Oier Alsua (baxua), Aitana Lakuntza (tronboia), Eneko Aguerri (bateria), Adriana Lorenz (saxofoia), Imanol Burguete (tronpeta), Arrate Bacaicoa (ahotsa), Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra).

DISKOGRAFIA
📀 Porlanezko lorea [2025]

EZEZEZ

Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.

DISKOGRAFIA
📀 When I think something is funny I smile [2021] 📀 Katuzaldia [2023] 📀 Kabakriba [2025]

ELIZONDOKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK – PLAZA

UZTAILAK 24 OSTIRALA
22:00 22:00 Merina Gris + Maruxak + Bisai + Hazas + Dj Jurru ta Piru
22:30 Lurrikara (Merkatuko Zelaian)

UZTAILAK 25 LARUNBATA
22:30 Txingones de la Rencle + Olgetan + Dj Albondigies

UZTAILAK 26 IGANDEA
23:00 Bisaiak + Ezezez + Dj Muffin

UZTAILAK 27 ASTELEHENA
22:30  Olaia eta Joana
23:30 Txiltxoko + DJ

UZTAILAK 28 ASTEARTEA
02:00 Dj Alkape

Kokapena
Elizondoko plaza
https://www.instagram.com/elizondoko_bestak/
Elizondoko plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak