Txalainak
Asteburuan Portasoleko jaiak ospatuko dira Aretxabaletan. Gauero izango da zer entzun musika egitarau anitz eta zabalean.
Hertzainak taldearen kantuak modu akustikoan jotzen dituen hiruko egitasmoa da honakoa, jatorrizko kantuak modu biluziago batean eskeiniz. Euskaraz egindako rocka ulertzeko ezinbesteko banda izan da hertzainak, eta gerora etorri diren talde askoren erreferentzia. Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzotik dator, Juanra Calabaza eta Manolo Villabrille (gitarrak eta ahotsak) eta David Tobal (perkusioa) dira taldeko kideak. Txalainak taldearen kantu zerrendan ez dira falta ‘Eh, TXo’, ‘Pakean Utzi arte’, ‘Aitormena’, ‘Hau dena aldatu nahi nuke’, ‘Amets prefabrikatuak’ edota ‘Ta zer ez da berdin’ bezalako klasikoak.
PORTASOLEKO JAIAK 2026 – ARETXABALETA – KONTZERTUAK
UZTAILAK 16 OSTEGUNA
21:00 Txalainak
UZTAILAK 17 OSTIRALA
21.30 Akulu + 48280 + Sun’s Door
UZTAILAK 18 LARUNBATA
21.30 Berandu Baino lehen + Apotheke 90 + Aingura