Burutik + Tarta Relena
Musika egitarau ederra prestatu dute Iruñeako Konpañia plazan San Fermin jai egunetarako.
Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.
SAN FERMIN – KONPAÑIA PLAZA – KONTZERTUAK 2026
UZTAILAK 6 ASTELEHENA
19:00 Odd Signals
20:30 CC:DISCO!
22:30 Celia Carrera
UZTAILAK 7 ASTEARTEA
20:00 Puttaneska (de momento)
23:30 Frente Cumbiero
UZTAILAK 8 ASTEAZKENA
20:00 Burutik
23:30 Tarta Relena
UZTAILAK 9 OSTEGUNA
20:00 La Mala Pékora
23:30 The Zawose Queens
UZTAILAK 10 OSTIRALA
20:00 Puntu Takoma
23:30 Bibi Tanga & The Selenites
UZTAILAK 11 LARUNBATA
12:30 Travéstika
20:00 Euskoprincess
23:30 The Scientist feat Shanique Marie (Equiknoxx)
UZTAILAK 12 IGANDEA
12:30 Yaya Massemba
20:00 Kumbia vs Salsa
23:30 Instituto Mexicano del Sonido
UZTAILAK 13 ASTELEHENA
20:00 Sedientos de Cumbia
23:30 Izo Fitzroy