Sukena + Bengo

16
Abu
23:59
AZKOITIA (GIPUZKOA)
Herriko plaza
Doako emanaldia, jaiak

Andramari jaien ingurumarian, Sukena (argazkian) eta Bengo zuzenean ariko dira Azkoitiko plazan gauerditik aurrera.

Sukena

Sukena taldeak 2020. urtean abiatzen du bere musika bidea Oñati herrian. Musikalki pop rock giroak lantzen dituzte, eta euskaraz abesten dituzte euren kantuak. Berrogeialdiaren erdi-erdian sortu zen Sukena, etxean, Naia eta Eiderren eskutik. Kontzertu akustiko txikiak ematen hasi ziren, lagun artean, eta denbora luzez lanean aritu ostean, egitasmoa talde bilakatu zen, seiko moduan formatu akustikoa alde batera utzi, eta pop rock musika euskaldunean murgiltzeko eta euskal kulturarekin bat egiteko. Bidean zazpi kantuz osaturiko lehen diskoa kaleratu dute.

DISKOGRAFIA
Guztia gordetzea ezinezkoa da (2023)

Bengo

Aitor Bengoetxea oiartzuarra ezkutatzen da Bengo deituraren atzean. Gaztea izan arren dagoeneko hamarkada bat darama musika eszenan, bidean zuzeneko emanaldiak eta kantuak tartekatzen.  Diskografia oparoa batu du musikariak urte hauetan guztietan, eta egun lan berria aurkezten ari da kontzertuetan, non bere ibilbidea errepasatzen duen zuzeneko banda lagun. Izan ere, musika bideko estudioko hirugarren emaitza da ‘Belharra’, 2019 urteko ‘4 Taupada’ eta 2023ko ‘Bizirik’ lanen segida naturala. Rapean eta hip hop kulturan eman zituen lehen pausoak Bengok, denboraren poderioz musika territorio berrietan murgildu da, egun ‘musika urbanoa’ deitzen den zaku handi horretan kokatuz. Finean pop giroetan sakontzen du Bengok hirugarren emaitza honetan, ahots melodia goxo eta hitz errepika ederrekin.

Kokapena
Azkoitia - Plaza
Azkoitia - Plaza(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak