EH Sukarra + Los de Marras + DJ Gontz + DJ Rey
03
Uzt
23:00
ASPARREN (ARABA)
Araiako plazan
Doako emanaldia
Uztailaren 3an EH Sukarra (argazkian), Los de Marras, DJ Gontz eta DJ Reyk zuzenean ariko dira Araiako plazan. Emanaldia jaien barnean kokatzen da.
EH SUKARRA
E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ek gidaturiko taldea da haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ditu alboan Nortonek. Azken bi diskoak 2013ko ‘Uhinak’ eta 2015eko ‘Azken gezia’, Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin osatu ditu. Rock jarrera duten diskoak dira guztiak.