Perlata + Biznaga + Hausten
Musika egitarau ederra prestatu dute Dimako jaietarako. Gauero izango da zer entzun musikalki askotariko doinuez. Emanaldi guztiak, nola ez, doakoak izango dira.
Alvaro, Jorge, Pablo eta Milki dira Madrilen finkatutako talde honen kideak. ‘Bremen No Existe’ izeneko beraien azken lana aurkezten izango dira Oñatiko Verdury Hall-ean. Melodia itsaskorrak, ondo zaindutako diskurtsoa eta beraien jarrera dira taldea definitzeko modurik onenak. Lau diska kaleratu dituzte orain arte: ‘Centro Dramático Nacional’ (2014), ‘Sentido del Espectáculo’ (2017), ‘Gran Pantalla’ (2020) eta aurretik aipatutako ‘Bremen No Existe’ (2022). Punk-rocka eta post-punka bere gordintasun osoan.
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
DIMAKO JAIAK – SANPEDROAK – KONTZERTUAK
Bagilak 25, egunena
23:00etan, Andoni Ollokiegi eta Sarkidi.
Bagilak 26, barikua
23:00etan, Pote Oi, Naxker eta DJ Lira.
Bagilak 27, zapatua
22:30ean, Perlata, Biznaga eta Hausten.