Mildeo + Josetxu Piperrak

26
Eka
23:59
BIASTERI (ARABA)
herriko plaza
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren 26 gauean Mildeo eta Josetxu Piperrak taldeek Biasteriko herriko plazan joko dute 00:00etan. Aurretik, 21.00etan, ETS taldea zuzenean ariko da Diputazio etorbidean.

Josetxu Piperrak

Piperrak taldeko abeslaria izan zen Josetxu taldeak iraun zuen bitartean. Desegitean hainbat abenturetan murgildu zen, eta Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band izenpean Piperrak taldearen kantu zerrenda berreskuratu zuen. Nafarroako Erriberako punk taldearen sona handia izan zen gurean, kantu borrokalari eta festazaleak uztartuz, kantu alai eta era berean oldarkorretan. ‘Mi primer amor’, ‘Kualkier dia’, ‘Ke le voy a hacer’, ‘Gora Sartaguda’, edo ‘Odio’ bezalako ereserkiekin idatzi zituzten 90. hamarraldian, eta ‘Erriberako punka’ lelopean egin ziren ezagun. Piperrak taldearen kantu ezagunekin batera, aro berri honetan sorturiko abestiak jotzen dituzte zuzenean. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Nadie al volante’ izena darama, eta 2024 ko uztailean ikusi du argia.

Bilaketa metodo berriak