Naizpresidente
Naizpresidente taldeak hiru emanaldi eskainiko ditu egun berean Pasaia Tour lelopean. Uztailaren 4ean izango da hitzordua eta emanaldietan lehen diskoa taularatuko du bandak. Eguerdiko 13.00etan Pasai San Predron joko du bandak. 18.00etan Pasai Antxon izango da hitzordua, eta 20.30etan Pasai Donibanen borobilduko dute ekimena.
Euskal Herriko musika eszenako zakur zaharrek osatzen dute Naizpresidente taldea. Urteak atzera Naiz Roxa eta Vicepresidentes taldeetan ibilitakoak, egitasmo berria jartzen dute martxan, musikalki, thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta Stonerraren iluntasuna batuz, zarataren eremuan. Matxet (ahots nagusia eta Fx), Jota (soundTech), Kanda (gitarra eta azpi-ahotsak) eta Iban (bateria) dira taldeko kideak, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza.
DISKOGRAFIA
📀 Naizpresidente [2025]