Rodeo + Mikosis
Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.
Gernikako Iparragirre Rock Elkartetik dator talde gaztea da Mikosis. Musikalki rock giroetara bideratzen dituzten euren doinuak,90 hamarkadako giro altenatibo eta post-punka bezalako zertzeladekin. 2024 urtean lehen lana argitaratzen dute, 5 kantuz osaturik datorren ‘Kontrolik barik’ disko txikia, eta 2025 honetan ikusten du argia ‘Isiltasunaren Lakua’ abestia, oraingoz, taldearen azken emaitza. Egun hiruko moduan taularatzen da banda, eta Carla (baxua eta ahotsa), Garazi (bateria) eta Ane Mei (gitarra) dira taldeko kideak.
DISKOGRAFIA
📀 Kontrolik barik (2024)
SORGIN JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
EKAINAK 25
23:00 Ertz + Marte Lasarte
EKAINAK 27
21:00 Disbauxa + Reclusion
EKAINAK 28
02:00 Zatekeen erromeria
EKAINAK 29
23:00 Rodeo + Mikosis