Sukena + Streetwise + Xaukena Xauk
Zaldibar herriko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. UZtailaren 3an Sukena (argazkian) eta Streetwise ariko dira zuzenean. Gaualdia Xaukena Xauk boorbilduko du.
Sukena taldeak 2020. urtean abiatzen du bere musika bidea Oñati herrian. Musikalki pop rock giroak lantzen dituzte, eta euskaraz abesten dituzte euren kantuak. Berrogeialdiaren erdi-erdian sortu zen Sukena, etxean, Naia eta Eiderren eskutik. Kontzertu akustiko txikiak ematen hasi ziren, lagun artean, eta denbora luzez lanean aritu ostean, egitasmoa talde bilakatu zen, seiko moduan formatu akustikoa alde batera utzi, eta pop rock musika euskaldunean murgiltzeko eta euskal kulturarekin bat egiteko. Bidean zazpi kantuz osaturiko lehen diskoa kaleratu dute.
DISKOGRAFIA
Guztia gordetzea ezinezkoa da (2023)
Iruñean 2017an sortutako banda bat da Streetwise. 2019an plazaratu zuten beraien lehen lana eta bertan punk oi! giroko hamaika korte azkar entzuteko aukera eskaini zuten. ‘Kaosa Euskal Herrian’ aspaldian Euskal Herrian oi! doinuekin eta kaleko soinu azkarrekin egin den bilduma handienean ere abesti bat sartu zuten iruindarrek: ‘Amaiera’. 2021 urtean beste lan bat plazaratu zuten ‘Egia ala gezurra’ izenpean. Laster argitaratuko da taldearen estudioko azken emaitza: ‘Deus Ez-Ikustezin’ EP berria.
ZALDIBARKO JAIXEK 2026
UZTAILAk 02 OSTEGUNA
22;30 Agata Lagata + Lander Luke
UZTAILAK 03 OSTIRALA
22:30 Sukena + Streetwise + Xaukena Xauk
UZTAILAK 04 LARUNBATA
23:00 Altxaporru erromeria