Fosil + Fito Skins + Nevadah + DJ Bull
Ekainaren 19an Fosil, Fito Skins (argazkian) eta Nevadah zuzenean ariko dira Axpen. Gaua borobiltzeko DJ Bull handiaren musika festa izango da. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta doakoa izango da.
Txaber eta Mario dira Fito Skins, eta Elorriotik datoz. Biko moduan taularatzen dira eta giro akustikoetan eskaintzen dute euren musika gitarrak akustikoak nagusi. 2023 urte amaieran “Venganza & Perdón” lehenengo lana argitaratu du bandak, eta bertan bildu dituzte taldearen lehen kantuak.
Nevadah 2014. urtean Durangaldean sortutako taldea da. Rock and Rolla, Garagea eta Blues-a dira jorratzen dituen musika-estiloak. Taldea Ekhi Arrieta (ahotsa), Liher Arteaga (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra), Anartz Ugarte (baxua) eta Pello Baños-ek (bateria) osatzen dute.
2016an lehen maketa argitaratu ostean, 2018an estudioko lehen lana grabatu zuten, “We´re Coming to You” izenekoa. Taldean etenaldi bat gertatu zen ondoren, eta abeslari aldaketa gertatzen da taldean. 2022. urtean euren 3 diska grabatu zuten Lorentzo Records-en, “Still Goes On” izenekoa eta hau ere 8 kanta indartsuz osatutakoa. 2025 urtean, azkenik, “Outta Time” argitaratzen du banda, zazpi abestiz osatutako lana.