Naxker + Ostikoka + Chuleria Joder + La Bahia + …

20
Eka
18:00
LIZARRA (NAFARROA)
Lizarra ikastola
Kontzertuak 5 euro

Lizarrako Gazte Asanbladaren 30. urteurrena dela eta egun osoko egitarau prestatu da. Arratseko 18.00etan hasiko dira kontzertuak eta Naxker (argazkian), Ostikoka, Chuleria, Joder ! eta La Bahia  ariko dira zuzenean.

Naxker

Naxker taldea 2022 urtean sortzen da Nafarroako Atarrabia herrian. Musikalki pop eta punk-rock estiloen nahasketa aurkezten dute eta hau oinarri izanda  sortzen dituzte kantuak. 2024ko irailan haien lehenengo diska plazaratu zuten ‘Matxenia II’ izenpean, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua. 2025 honetan ikusiko du argia taldearen EP berriak, ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ izeneko lana, bost kantuz osaturiko grabaketa.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Matxenia II’ [2024] 📀  ‘Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?’ [2025]

Chuleria, Joder!

Bizkaiko Ezkerraldean sortzen da Chuleria, Joder! taldea. Urteak atzera beste musika egitasmoetan ibilitako musikariek osaturiko banda da honakoa, besteak beste, Desorden, 112… Taldeak estudioko bigarren diskoa grabatu berri du Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta ‘La Urbe’ debuteko diskoaren jarraioena dela esan daiteke. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantuak dira taldeak lantzen dituenak, musikalki, punkrock giroetan. Antxon (gitarra), Miryam (bateria), Alda (baxua) eta Iratxe (ahotsa) dira taldeko kideak.

DISKOGRAFIA
📀 La urbe [2023] 📀 Siempre me siento regular [2025]

Bilaketa metodo berriak