ZUGA
25
Eka
20:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Seber Altube Auditorioa
Doako emanaldia
Ekainaren 25 arratsean Zuga zuzenean ariko da Gernikako Seber Altube Auditorioan. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta doakoa izango da.
Zuga
ZUGA musika egitasmoa 2021. urtean sortzen da Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan. Hainbat taldetan ibili ondoren bere bakarkako ibilbideari hasiera emateko helburua izanik eratzen da Asier Zugadik gidaturiko proiektu hau. Helburua, pop kutsuko abesti soilak lantzea da bakarka nahiz lagunen laguntzaz.