Zea Mays + Kaparrak
Ekainaren 20 gauean Zea Mays (argazkian) eta Kaparrak zuzenean ariko dira urdanibia plazan, Irunen. Emanaldia jaien barnean kokatzen da.
Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.
Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. 2022-2023 urtean zehar hiru lan txiki argitaratu dituzte, eta ‘Adore-Kemena-Kuraia’ izenpean ikusi zuen argia formatu fisikoan 2022 urte amaieran.
Aretxabaletan sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei. Youtube kanalean zintzilikaturiko lau kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi beroetan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda. Kuadrillako bederatzi lagunek osatzen dute banda, gitarra dute erdigunean, eta sei sokekin batera kaxa, baxua, turutak, marakak …