Moonshine Wagon + Gar

12
Eka
20:00
MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
kontzekupe
Doako emanaldia

Asteburuan MARKINA SHOTS jaialdiaren XXI. edizioa ospatuko da, eta bide horretan zuzeneko musika izango da nagusi ostegunetik larunbatera bitartean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

GAR

GAR egitasmoa 2024 urte inguruan jartzen da martxan Jon Garcia Zabala musikariaren (gitarra eta ahotsa) eskutik. 15 urtez Mocker’s taldean ibili eta gero, bide berria abiatu zuen bere kantuei bide emateko.  Proposamen berri honetan, pop-rockean oinarritzen diren abesti intimoago eta sakonagoak konposatu ditu. Liher Granados Lauzirika (baxua), Asier Ardanza Cuevas (bateria) eta Martzel Vargas Zabala (gitarra) bidailagun ditu zuzenean, eta egun lehen diskoa aurkezten ari da kontzertuetan. 2025 urteko Gaztea maketa leihaketa irabazi du bandak.

DISKOGRAFIA
📀 Oraina eskuetan [2025]

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon heavy-bluegrass talde gasteiztarra da. 2013ko udazkenean sortutako talde hau Europako areto eta jaialdi ugarietara iritsi da beti erabiltzen duten autokarabanan. Nahiz eta Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Lourido (gitarra eta ahotsa) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen duten taldea, posible da bikote edo laukote formatuan topatzea kontzertuetan. Taldeak lau disko kaleratu ditu musika bidean: ‘Folk you’ (2015), ‘Porca Miseria’ (2017), ‘Straight From The Mud’ (2019) eta 2022 honetan Baga Biga diskoetxearen babesean argia ikusi duen ‘Self-Destruction’.

MARKINA SHOTS 2026 – EGITARAUA

EKAINAK 11 OSTEGUNA – 20.00
Petti

EKAINAK 12 OSTIRALA – 20.00
– Moonshine Wagon
– Gar

EKAINAK 13 LARUNBATA – 20:00
– Deaf Devils
– Oh! Gunquit
– Santa Barbara

Kokapena
Markina Shots - Kontzekupe
Markina Shots - Kontzekupe(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak