Petti
Asteburuan MARKINA SHOTS jaialdiaren XXI. edizioa ospatuko da, eta bide horretan zuzeneko musika izango da nagusi ostegunetik larunbatera bitartean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira. Ostegun arratsez petti ariko da zuzenean bakarkako saioan.
Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Bere estudioko azken emaitza ‘Manipulazio estrategiak’ izenpean kaleratu zuen 2022 urtean, eta egun ‘XX ta bortz’ zuzeneko diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan.
MARKINA SHOTS 2026 – EGITARAUA
EKAINAK 11 OSTEGUNA – 20.00
Petti
EKAINAK 12 OSTIRALA – 20.00
– Moonshine Wagon
– Gar
EKAINAK 13 LARUNBATA – 20:00
– Deaf Devils
– Oh! Gunquit
– Santa Barbara