Galder + Dj Matri
Ekainaren 6 gauean Galder (argakzian) eta Giante taldeak zuzenean ariko dira Markina Xemeingo Akerbeltz gaztetxean Eskatz Okerra egunaren baitan. Emanaldia 22.00etan izango da, eta sarrerak 7 euro balioko ditu.
Gaalder Izagirre musikaria 90. hamarralditik dabil musika eszenan murgildua, eta Dut, Kuraia, Berri Txarrak edo Bazka bezelako taldeetan ibili da bateria-jotzaile bezala. 2023 urtean Galder izenpean bakarkako egitasmoa jartzen du martxan, eta lan horren emaitza ‘Esc’ (Forbidden Colours diskoetxea) izeneko iraupen luzeko diskoa da. Bertan, elementu organikoak eta elektronikoak uztartzen ditu musika bidaiak diren hamar kantuetan zehar. Diskoak 2023 urteko neguan ikusi zuen argia, eta 2024ko azaroan ekingo dio zuzenekoak eskaintzeari. Zuzeneko banda horrela osatua dago egun: Onintze Garcia (gitarrarra), Haize Carricaburu (teklatuak), Hodei Esteban (baxua) eta Galder Izagirre (bateria, gitarra eta ahotsa).
Gasteiztik dator Giante taldea, musikalki post hardcore erritmo bortitz eta oldarkorretan. Musika bidean hiru disko grabatu dituzte: Debuteko diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘This Is Fine’ izenpean, eta estudioko bigarrena ‘Hamaika’ izeneko lana izan zen, 2021 urtean argitaratua. Ondoren taldeak geldiune batean sartzen da, eta Asier Bermejo, (gitarra, ahotsa nagusia) geratzen da taldeko kide bakar bezala. Taldekideak berriak batu eta ‘Beste norbait izan’ diskoa grabatzen dute, 2026 urtean argitaratzen dena. Laukote egonkorra da orain Giante, eta Asierrekin bater, Ioritz Herreros (gitarra), Beñat Perez (baxua) eta Egoitz Olalde (bateria) musikariek osatzen dute egun banda.
DISKOGRAFIA
📀 This Is Fine [2018] 📀 Hamaika [2021] 📀 Beste norbait izan [2026]