Waxy + Niña Coyote eta Chico Tornado
Ameriketako Estatu batuetako Waxy taldea Euskal Herrian izango da laster eta bide horretan Andoaingo gatetxean ariko dira zuzenean maiatzaren 24 arratsean. Emanaldian Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa izango dute afitxean lagun. Luxu bat! Emanaldia 19:00etan hasiko da.
Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain