Gar + Mugan
ZEK egitasmoak antolatuta kontzertu berri bat izango da Zaldibiko Herri Antzokian. 22.0etatik aurrera GAR eta Mugan ariko dira zuzenean.
Donostian sortu zen Mugan taldea 2017 urte inguruan. Pablo Zurutuza musikariaren kantu zirriborro batzuetatik abiatu zen egitasmoa, eta banda formatua hartzen joan zen, gaur egun taldea osatzen duten sei musikariak batu arte. Musikalki garapena egon da taldean, eta hasieratako pop folk akustikotik, gaur egunean jorratzen duten pop rock melodikora egin dute bidai, beti ere, sustraiak ahantzi gabe, baino beti aurrera begira. Taldearen hastapenetan zenbait kantu zintzilikatu zituzten plataforma digitaletan, eta 2022 urtean ‘Bizirik ez bagaude’ lanak ikusi zuen argia, taldearen estudioko lehen lan luzea izango zena. 2023 urteko neguan iritsi zen ‘Aurrera ez den alde batera’ diskoa, non zazpi kantu berrietan zehar norabide berriak sumatzen ziren argiki. 2024 urtean ‘Kontzertu bat galerari’ emanaldi berezia eskaini zuten Añorgako zineman, eta irudi eta audioz grabatu zuten. Sarean ikus daiteke emanaldi osoa, eta bertan taldeak jasandako garapena ikus daiteke argiki.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Bizirik ez bagaude’ (2022) 📀 ‘Aurrera ez den alde batera’ (2023) 📀 ‘Kontzertu bat galerari’ (2024)
GAR egitasmoa 2024 urte inguruan jartzen da martxan Jon Garcia Zabala musikariaren (gitarra eta ahotsa) eskutik. 15 urtez Mocker’s taldean ibili eta gero, bide berria abiatu zuen bere kantuei bide emateko. Proposamen berri honetan, pop-rockean oinarritzen diren abesti intimoago eta sakonagoak konposatu ditu. Liher Granados Lauzirika (baxua), Asier Ardanza Cuevas (bateria) eta Martzel Vargas Zabala (gitarra) bidailagun ditu zuzenean, eta egun lehen diskoa aurkezten ari da kontzertuetan. 2025 urteko Gaztea maketa leihaketa irabazi du bandak.
DISKOGRAFIA
📀 Oraina eskuetan [2025]