EZEZEZ + Chuleria, Joder! + The Lio
Maiatzaren amaieran Alabergako jaiak ospatuko dira Oreretan. Ostiralez zein larunbatez zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da.
Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.
DISKOGRAFIA
๐ When I think something is funny I smile [2021] ๐ Katuzaldia [2023] ๐ Kabakriba [2025]
Bizkaiko Ezkerraldean sortzen da Chuleria, Joder! taldea. Urteak atzera beste musika egitasmoetan ibilitako musikariek osaturiko banda da honakoa, besteak beste, Desorden, 112… Taldeak estudioko bigarren diskoa grabatu berri du Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta ‘La Urbe’ debuteko diskoaren jarraioena dela esan daiteke. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantuak dira taldeak lantzen dituenak, musikalki, punkrock giroetan. Antxon (gitarra), Miryam (bateria), Alda (baxua) eta Iratxe (ahotsa) dira taldeko kideak.
DISKOGRAFIA
๐ La urbe [2023] ๐ Siempre me siento regular [2025]
The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: โThe Lioโ. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruรฑeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.ย Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.
ALABERGAKO JAIAK – ORERETA – KONTZERTUAK
MAIATZAK 29 OSTIRALA
EZEZEZ
Chuleria, Joder!
The Lio
MAIATZAK 30 LARUNBATA
Kilimak
Kumbialari
Nonbait erromeria