PERLATA + LUKIEK
Zintzilik Irratiatik, Oreretako irrati libre eta auto-gestionatutik, udaberriko kontzertu hau antolatu dute Euskal Herriko punk eta rockaren espektro zabaleko ezinbesteko bi bandarekin: Perlata 8argazkian) eta Lukiek. Lortu daitezkeen etekinak irrati proiektu kolektibo eta autogestionatu hau sostengatzera bideratuko dira. Beraz, espazio askeen, kultura autogestionatuaren eta deseroso egiten duen zarataren alde bazaude… animatzen zaitugu trintxerara bat egitera!
SARRERAK
Egun berean: Takilan.
Aurresalmenta: Arkaitza eta Landare tabernan (Oreretan)
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,
DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria