M3MORIA ZUZENEAN:
OLAIA INZIARTE + IZAKI GARDENAK + NHIL

13
Mar
20:00
GASTEIZ (ARABA)
JIMMY JAZZ ARETOA
Sarrera: Aurrez 20 euro. Bertan 25 euro

martxoaren 14an M3moria zuzenean emanaldia burutuko da Gasteiz hiriko Jimmy Jazz aretoan. 20.00 aurrera Izaki gardenak (argazkian), Olaia Inziarte eta Nhil taldeak ariko dira zuzenean.

Izaki Gardenak

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki.  Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean

Olaia Inziarte

Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Bere bakarkako bidea  bi disko kaleratu ditu, eta debuteko ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoari  ‘Zerrautsa’ diskoak eman dio segida 2025 honetan. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere musikan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua’ [2022] 📀 ‘Zerrautsa’ [2025]

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak