PISOO + HOK TTUK AMALAU ETA TXEKOSLOBAKO + ØDEI

25
Api
21:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Psilocybenea
Sarrera: Aurrez 8 euro. Egunean bertan 10 euro

Apirilaren 25 gauean Pisoo, Hok Ttuk Amalau eta Txekoslobako, Ødei (argazkian) zuzenean ariko dira Psilocybenea aretoan. Emanaldia 21.00etan hasiko da.

ØDEI

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

DISKOGRAFIA
📀 Terapia[2025] 📀 Goizegi hiltzeko [2025]

PISOO
Pisoo Ipar Euskal Herriko rapero gazte bat da. Musika anitza proposatzen du, rap estiloetan oinarritua. Behin baino gehiagotan igo da agertokira (EHZ, Herri Urrats, Festilasai). Ipar Euskal Herrian kontzertuak biderkatzen saiatzen da, eta Hego Euskal Herrian gehiago egin nahi lituzke.
Rapean buru-belarri sartu da, eta pasio bat bezala hartzen du. Bere bigarren lana den ENEKIN DITUT aurkeztera dator. Nork esan du euskal rapa ez dela bizi?

HOK TTUK AMALAU ETA TXEKOSLOBAKO

Hok Ttuk Amalau eta Txekoslobako bateratu eta GOXADERA izeneko elkarlana kaleratu zuten iaz. Bira xume bat egin ostean, proposamen honen bostgarren eta azken emanaldia izango da. Kontzertua audio eta bideoan grabatzeko asmoz dira, oroitzapen gisa, proiektua borobiltzeko.

Kokapena
Psilocybenea Aretoa
Psilocybenea
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/psilocybenea
Bilaketa metodo berriak