Marte Lasarte + Sua + Fatal
Aitzealdenk! ekimenaren baitan kontzertu bana eskainiko dute Marte Lasarte (argazkian), Sua eta Fatal taldeek. martxoaren 14an.
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den โEz da besterikโ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
๐ Ez da besterik (2025)
Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.
DISKOGRAFIA
๐ Sua [2019] ๐ Ordu beltzak [2021] ๐ Gorde Genituen Beldurrak [2022]
OHARRA: Hasiera batean emanaldi honetarako sarrera ordaindu behar zen. azkenean doakoa izango da sarrera.
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia