TU-K + TATXERS

13
Eka
20:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
ANORGAKO GAZTETXEA
Sarrera 5 euro

Tu-k (argazkian) eta Tatxers taldeak beraien azken diskak aurkezten jarraitzen dute. Ekainaren 13an Añorgako gaztetxean ariko dira zuzenean 20.30etatik aurrera.

TU-K

TU-K 1984an sortu zuten Josu Aranbarrik eta Txomin Uribek. Hasera baten erritmo kutxa, gitarra, baxua eta tronpetarekin (Ander Labarloza) osatutako taldea zen. 1987an “Existentzia” eta 1989an “Beltza” maketak atera zituzten. Bigarren maketarako Bernar Ituarte (gitarra) eta Justo Urkiri (tekaltuak) batuko ziren. Hitzak Josu eta Txominenataz aparte Kirmen Uribe nerabe batenak ziren. 1989 bukaeran banatu zen taldea eta Piztiak proiektua sortu zen. 2023an maketa horietako abestiak bermasterizatu eta inoiz grabatu gabeko beste hirurekin batera 2024an ‘Tuka esaten da’ binilo bikoitza ateratzen dute. 2026 urtean, taldearen kantu berriak plazaratzen dira ’21 22-11′ izenpean.

DISKOGRAFIA
📀   Tuka esaten da [2024] 📀 21 22-11 [2026]

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean ‘Kaosa Euskal Herrian’ disko bilduman hartu zuten parte, eta 2021 urtean iritsi zen ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lan txikia. Azkekin, 2023 urte honetan kaleratu da taldearen iraupen luzeko lehen lana, ‘Tatxers’ izenpean. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Egun, Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Sergio Devesa (Bateria) dira Tatxers.

DISKOGRAFIA
📀 Garaipen Kutrea [2019]   📀 Hiruzpalau amets larri [2021]   📀 Tatxers [2023]

Kokapena
Añorgako Gaztetxea
Añorgako Gaztetxea
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia
https://www.instagram.com/anorgako_gazte_asanblada/?hl=es
Bilaketa metodo berriak