Kaleko Urdangak + Orreaga 778
Orreaga 778 taldeak 2004 urtean eman zituen lehen pausoak garaian Hernani eta Donostialdeko musikariekin. Bidean, bi maketa eta lau estudioko lan grabatu dituzte, taldearen azken erreferentzia Doka aretoan zuzenean grabatu zen ‘Live And Loud / Zuzen eta Ozen’ diskoa delarik. Era berean, bilduma eta konpliazio askotan hartu dute parte. Egun, kanta berriak grabatzen ari da banda. Jonio (gitarra), Axio (baxua), Bolbo (bateria), Pepino (gitarra) eta Peio (ahotsa) dira taldeko kideak gaur egun.
DISKOGRAFIA
π Maketa [2005] π Bide Bakarra [2006] π Aurrera [2009] π Aske Izan arte [2015] π Utrimque Roditur [2019]π HerrimiΓ±a [2021] π Live And Loud / Zuzen eta Ozen [2024]
2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,Β Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain