Zker + Fufu
03
Abu
19:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Kasino Zaharra
Doako emanaldia
Aparra artisau garagardo azokak 9 garagardotegi bilduko ditu Kasino Zaharrean: Hondarribieer, La Salvatge, Higer, Bidasoa Basque Brewery, Atala Brewing, Meta edabeak, Sta. Pau, Redneck Brewery eta Brewery Land.
Bertan, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere egongo da 19:00tatik aurrera, Zker elektrotxaranga eta Fufu taldearekin.
Fufu
2018an batu zen Fufu bikote irundarra (Aritz eta Xabier Burgaña anaiak), eta orduz geroztik bi lan kaleratu dituzte: 2020aren hasieran argitaratutako ‘Lerdea’, eta iazko irailean argitaratutako ‘Eskuak’. Haien musikan energiaz beteriko posthardcore eta noise doinuak gailentzen dira, ukitu psikodeliko batekin.