La Jodedera + Sakamantekas + Mexikortxo + Kittu

03
Abu
17:00
ARANTZA (NAFARROA)
Arantzako Aterpea
Doako emanaldia

Abuztuko larunbatetarako musika egitarau ederra prestatu dute Arantzako Aterpean. Lehen emanaldia berezia izango da, non DJ Bull handiaren urteak ospatuko dira festa ederrean. La Jodedera, Sakamantekas, Mexikortxo eta Kittu ariko dira zuzenean.

La Jodedera

Kubako eta Euskal Herriko musikariek bat egiten dute La Jodedera taldean, non musikalki, Karibeko erritmo beroak diren nagusi, tartean, sona, salsa, kumbia, chachacha, edota merengea. Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa), Oscar La Habana (treseroa), Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) dira taldeko bizkar hezurra, baino batzuetan musikari gehiago batzen dira zuzenekoetara.

Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez. Bidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, guztiak auto-ekoizpen bidez, eta ehundaka izan daitezke taldeak eskainitako emanaldiak kale kantoietan, txosnagunetan edo plaza zabalean.

ARANTZAKO ATERPEA – UDAKO KONTZERTUAK

ABUZTUAK 03 LARUNBATA
12:00 Txaranga
17:00 La Jodedera + Sakamantekas + Mexikortxo + Kittu

ABUZTUAK 1O LARUNBATA
19:30 Petti eta Xabaltx

ABUZTUAK 17 LARUNBATA
19:30 Petti eta Xabaltx

ABUZTUAK 24 LARUNBATA
19:30 Gailu

ABUZTUAK 31 LARUNBATA
19:30 Esne Beltza + DJ Alai

Kokapena
Arantzako Aterpea
ARANTZAKO ATERPEA
Larreta Karrika
Arantza
Nafarroa
https://www.instagram.com/arantzakoaterpea/
Bilaketa metodo berriak