Blondi 22 + Los Zopilotes Txirriaos + Gordas Pinponeras

30
Api
23:00
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Txoznagunea
Doako emanaldia, jaiak

Santa Krutz jaiak ospatuko dira laster Andoainen eta bide horretan musika egitaraua prestatu dute Txoznagunean. Igande gauez Blondi 22 eta Los Zopilotes Txirriaos (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean. Gaualdia Gordas Pinponeras disko jartzaileek borobilduko dute.

Los Zopilotes Txirriaos

Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.

Kokapena
Andoain Txoznagunea
https://www.instagram.com/andoaingo_txoznak/
Bilaketa metodo berriak