Ziraun + Han.
Noizean behin kontzertuak eskeintzen dira Errigoitiko Txokoan, oingoan Ziraun taldeaz eta Han (argazkian) taldeez gozatzeko aukera egongo da.
Duela zazpi urte kaleratu zen HAN taldearen lehen diskoa, eta hainbat kontzertu jo ostean abeslariak taldea utzi zuen. Musikalki konposatzen jarraitu zuen bandak, ahotsean laugarren taldekide bat izango zutenaren ilusioaz. Urteak pasa ahala, eta hainbat lagunekin saiatu ostean, hirukote gisa aurrera jarraitzea erabaki zuten, hiruko formazioan. Ideia musikal guztiak kanta bihurtzea eta grabatzea izan zen taldearen erronka, ahotsa taldekideen gain hartuz. Horrela sortu zen ‘Beratu’ diskoa. Lana 2021-eko ekainean entsaio lokalean grabatu zuen bandak, eta nahasketak abenduko azken egunetan burutu ziren. Prosezu guztia etxekoen artean eta taldearen baliabideak erabiliz burutu zen. Soinu teknikari lanean, Migel Alonso aritu da eta azalaren diseinuan eta koro batzuetan Nereak ere parte hartu du. Gaur egun Miguel Leon, Karlos Gomez eta Gorka Molero dira HAN.
Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.