Zikin + Berandu Baino Lehen

29
Mai
20:00
BAIONA (LAPURDI)
Epaiska
Doako emanaldia

Maiatzaren 29an Zikin eta Berandu Baino Lehen taldeek kontzertua eskainiko dute Baionako Epaiska ostatuan. Emanaldia 20.00etan hasiko da.

Zikin

Lekeition sortzen da Zikin taldea, musikalki punk, oi!, hardcore eta post punk giroetan. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, dozenaka kontzertu eskaintzearekin batera. 2022 urtean ‘Zementua Armosaten’ diskoak ikusten du argia eta 2024an kaleratzen da ‘Bala galdua zure buru galduan’.  Amaitzeko, taldearen hirugarren lana 2025ko udaran argitaratzen da, 7′ hartzmarkako binilo txikia ‘Zatitxu’ izenpean. Hiru diskoak Mendeku Diskak zigiluaren babesean argitaratu dira. Euskal Herriaz gain kontzertu askotxo eskaini dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Grezian barna kontzertu bira txiki bat.

DISKOGRAFIA
📀 Zementua Armosaten (2022) 📀 Bala galdua zure buru galduan (2024) 📀 Zatitxu (2025)

Kokapena
Epaiska Ostatua
https://www.facebook.com/epaiska
Bilaketa metodo berriak