Zea Mays + Tapia eta Leturia + Bacano banda + Elektruka

11
Urr
20:00
BAIONA (LAPURDI)
Patxa plaza
Sarrera Librea

Urrian AUZOLAN Etxebizitza eskubidearen aldeko eguna ospatuko da Baionan, ALDA elkarteak antolaturik. Prestatu diren ekimen guztien artean zuzeneko emanaldiak izango dira Patxa plazan.

Zea Mays

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.

Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. 2022-2023 urtean zehar hiru lan txiki argitaratu dituzte, eta ‘Adore-Kemena-Kuraia’ izenpean ikusi zuen argia formatu fisikoan 2022 urte amaieran.

Tapia eta Leturia Banda

Musika ibilbide luze zein oparoa du Tapia eta Leturia bikoak. 80. hamarraldiaren hasieran hasi zuten bidea, eta bi hamarkadetan zehar zuzenekoak eta diskoak uztartu zituzten bidean. Bikoaren azkeneko diskoak 2002 urtean ikusi zuen argia ‘Hain Zuzen’ izenpean, eta taldearen ibilbidea laburbiltzen zuen zuzeneko disko bat izan zen.
Trikiti giroetan abiatu zuten bidea, baino esperimentatzeko eta jolasteko aukerei ez diete muzin egin, Tapia eta Leturia Band bezala 90. hamarkadan argitaraturiko bi diskoetan esaterako.

Gerora, bikoaren bideak banatzen dira eta lozorroan sartzen da egitasmoa. Joseba Tapiak bere aldetik, bederatzit disko argitaratu ditu bere izenpean urte hauetan guztietan, eta Leturiak, berriz, musika egitasmo anitzetan hartu dute parte. Orain, berriz elkarrekin, Tapia eta Leturia Banda bezala taularatzen dira, eta, zuzeneko emanaldietan musika bidean pilatu dituzten kantu esanguratsuenak jotzen dituzte, hamaika musikari batuz agertoki gainean, eta kantuak bestelako giroetara eramanaz.

Info zabalagoa
https://www.alda.eus/eu/auzolan-2025-etxebizitza-eskubidearen-aldeko/

Kokapena
Patxa plaza
Patxa plaza,
Rue des Tonneliers
Baiona
(Lapurdi)
https://www.facebook.com/BaionakoZizpaGaztetxea
Bilaketa metodo berriak