Zaunka + Dupla + Raimundo el Canastero
DEBEKATUAK!
DEBEKATUAK! DEBEKATUAK!
DEBEKATUAK! DEBEKATUAK!DEBEKATUAK!
DEBEKATUAK! DEBEKATUAK!DEBEKATUAK! DEBEKATUAK!
Raimundo El Canastero Lizarraldean sortzen den taldea da. Rumba giroak jorratzeko asmoz egin zuten aurrera, eta egun musika koktelera anitza eta koloretsua osatu dute. Bidean iraupen luzeko disko bat kaleratu dute auto-ekoizpen bidean ‘N.T.E.R.’ (No Todo Es Rumba) izenpean, non hamaika kantu batu dituzten bertan. El Senisa, El Caete, El Panka, Beltza, Canelon, El Txarro eta Flaco Ray dira taldeko sortzaileak, baino agertoki gainean musikari piloa batzen dira emanalid bakoitzean. Raimundo el Canasterok zuzeneko bizi, dantzagarri eta dibertigarriak egiten ditu, dantza eta algara zabalduz kontzertu bakoitzean.
Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.
Musika talde batetik haratago doan egitasmoa da Zaunka. 2020 urte inguruan Lizarraldean sortuak, musikaz gain, antzerkia, umorea, inprobisazioak eta bestelako proposamen eszenikoak toki dute taldearen emanaldi bakoitzean. Taldeak sorturiko abestiekin batera, kantu ezagunen moldaketak jotzen dituzte zuzenekoetan formatu akustikoan. Musikalki reggaea, kunbia, reggaetoia eta rumba flamenkoaren arteko fusioa egiten du hirukoak, beti ere funky ukitu batzuekin.
LIZARRAKO TXOSNAK – KONTZERTUAK 2024
ABUZTUAK 01 OSTEGUNA
23:00 Nublar + Sedientos de Cumbia + Ostikoka
ABUZTUAK 02 OSTIRALA
Zaunka + Dupla + Raimundo el Canastero
ABUZTUAK 03 LARUNBATA
Cilantro + Herdoil + Las Marikarmen
ABUZTUAK 04 IGANDEA
Trikidantz