Xutik + ETS + DJ Uzkuluz
En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean ‘Aukera Berriak’ izeneko beraien seigarren lana kaleratu zuten, eta oinarrietatik abiatuta estilo berriak probatzera ausartu zen taldea. 2022ko neguan ‘Guretzat’ diskoa argitaratzen dute Baga Biga diskoetxearen babesean, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza.
Zpeiz Mukaki kaleko taldearen oinarritik sortu zen Xutik aspaldi. Eta gaur egun Ipar Euskal Herrian ez dago beraiek ezagutu ez duten plazarik. Atseden une luze baten ostean, herriz herri, jairik jai, Herri Urrats, Euskal Herria Zuzenean eta bestelako agerraldietan ikusten ditugu gogotsu Xutik taldekoak. Talde finkoa, doinu ezagunak eta dantzarazteko musika eskenatokitik. Berriki ‘Kantu berrien azalean’ diskoa kaleratu du bandak.