Xaukena elektrotxaranga + Ganibet + Zirkinik bez errromeria
Lezamako Jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean karpa izango da, eta trenak gau osoan zehar joan etorriak egiteko. Irailaren 4an Ganibet (argazkian) eta Zirkinik Bez errromeria ariko dira zuzenean. Gainera Xaukena elektrotxaranga ariko da zuzenean arrats gauean.
Amaiur Goikoetxea (ahots nagusia eta sinteak) eta Ekain Alegre (gitarra, teklatuak, ahotsa) musikariek osatzen dute Gabinet egitasmoa, eta kantu solteen bidez ezagutu genituen sarean. Nafarroako Sakana bailaratik datoz eta bidean ‘Zure Zeru’ disko txikia plazaratau dute, Pop kutsua du beraien musikak, baina hyperpop-etik ere edaten dute. Bikoak sortukiko kantuen artean Gazteon Eskutik ekimenaren ‘Galdera guztiak’ kantua topatu diateke ere, Irune Ziztada lagun egindako kanta.