El Volquete + Meison + ohil
Garratza Booking kolektiboaren ekimenez El Volquete, Meison (argazkian), Ohil zuzenean ariko dira Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hasera batean Grapa taldea iragarri zen ere emanaldi honetarako baino azken orduko arazoak medio ezingo dute jo.
Unai Unzuetak (gitarra), Ibon Azpirik (baxua) eta Aiert Agirrek (bateria) 2020an sortu zuten Meison taldea, eta 2024ko martxoan kaleratu zuten ‘48240’ izeneko debuteko lana. Bost kantuz osaturiko EP txikia da, non ‘Etxeko euskeran abestuteko punke’ bezala definitzen duten musikariek. Diskoa taldearen entsegu lokalean grabatu da, eta diseinuaz Sergio Devesa zaldibartarra arduratu da.
Abereh, Iheskide edo Arakil bezalako egitasmoetan ibilitako Erikek (gitarra eta ahotsa), Ibaikok (bateria) eta Mariok (baxua) osatzen dute Ohil banda. 2024an argitaratu dute ‘Akorde Beste Orbain’ lehendabiziko lana, zortzi abestiz osatutako bilduma, non musikalki hardcorea, punkrocka eta emoa uztartzen diren kantuetan. 2026 urtean bigarren diskoak ikusten du argia ‘Eta Maiz ez da Beste Ezer’ izenpean. Bi diskoak auto-ekoizpenak dira, zigilu alternatiboekin batera editatuak.
DISKOGRAFIA
Akorde Beste Orbain (2024) Eta Maiz ez da Beste Ezer (2026)
Andra Mari Kalea, 23
Larrabetzu
Bizkaia