VIBORA + CROSSED + DENA

09
Mai
20:00
GASTEIZ (ARABA)
JIMMY JAZZ ARETOA
Sarrera: 12 euro
Vibora

2018 urtean sortzen da Vibora taldea Gastezien. Musikalki hardcore bizia eta hunkigarria dute ezaugarri, screamo, metalcore edo crust eragin desberdinekin. Euskal Herrian ez ezik, kontzertu andana burutu dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Europa zaharrean eta Ameriketako Estatu Batuetatik burutuz bira txikia. Taldearen estudioko azken emaitzak 2026 urte hasieran ikusi du argia ‘Egin ez dugun guztia’ izenpean.

DISKOGRAFIA
📀 SINCVRV (2019) 📀 Botanica (2021) 📀 Pena (2022) 📀 Zaldi Beltza (2023) 📀 Egin ez dugun guztia (2026)

DENA

2018an Ondarroako satu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Azkenik, 2025 honetan ‘Anabasa’ argitaratzen da, estudioko hirugarrena. Aro berri honetan Xabat Ituarte (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirre (ahotsa eta gitarra) eta Beñat Bidegain (baxua eta azpi ahotsak) dira Dena.

DISKOGRAFIA
📀 Ezer Sentitzeko [2020] 📀 Zure Mugaren Hutsune [2022] 📀 Anabasa [2025]

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak