BERTAN BEHERA

TU-K + PETTI

06
Eka
20:30
IRUÑEA (NAFARROA)
LABA

BERTAN BEHERA!

BERTAN BEHERA!

TU-K

TU-K 1984an sortu zuten Josu Aranbarrik eta Txomin Uribek. Hasera baten erritmo kutxa, gitarra, baxua eta tronpetarekin (Ander Labarloza) osatutako taldea zen. 1987an “Existentzia” eta 1989an “Beltza” maketak atera zituzten. Bigarren maketarako Bernar Ituarte (gitarra) eta Justo Urkiri (tekaltuak) batuko ziren. Hitzak Josu eta Txominenataz aparte Kirmen Uribe nerabe batenak ziren. 1989 bukaeran banatu zen taldea eta Piztiak proiektua sortu zen. 2023an maketa horietako abestiak bermasterizatu eta inoiz grabatu gabeko beste hirurekin batera 2024an ‘Tuka esaten da’ binilo bikoitza ateratzen dute. 2026 urtean, taldearen kantu berriak plazaratzen dira ’21 22-11′ izenpean.

DISKOGRAFIA
📀   Tuka esaten da [2024] 📀 21 22-11 [2026]

Petti

Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Bere estudioko azken emaitza ‘Manipulazio estrategiak’ izenpean kaleratu zuen 2022 urtean, eta egun ‘XX ta bortz’ zuzeneko diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan.

Kokapena
Laba
Gaztelu Plaza, 2
Iruña 31001
Nafarroa
https://www.laba.eus/
Laba(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak