Super Lore + Frigo + Dj Bull
Asteburuan Hiri Besta burutuko da Hendaiako enbata gaztetxean. Ostiral zein larunbatez kontzertuak izango dira gaztetxean bertan.
SUPERLORE Buruntzaldeako (Gipuzkoa) musika taldea da, Meltdown eta Kyxo taldetako kide ohiek sortua. 2026 urtearen hasieran ‘Arrakastaren rave eternalean’ izenpean, 6 kantuz osatutako diska laburra kaleratzen dute, Gasteizko BlackCatStudios-etan nahasia eta masterizatua. Musikalki Post-Harcore, Pop Punk edo Emo Rock estiloak atzeman daitezke taldearen kantuetan; Basement, Title Fight edota Viva Belgrado bezalako taldeen influentzia nabariarekin.
DISKOGRAFIA
📀 Arrakastaren rave eternalean (2026)
HIRI BESTA – HENDAIA – KONTZERTUAK – ENBATA GAZTETXEA
ABUZTUAK 7 OSTIRALA
20:00 Super Lore + Frigo + Dj Bull
ABUZTUAK 8 LARUNBATA
19:00 Xilabet txaranga + Ekintza + Leizeak + Dj Martxira
Askatasunaren karrika, 16
Hendaia