Su Ta Gar + Eh Sukarra + Ginka Biloba
Su Ta Gar taldeak emanaldi berezia eskainiko du azaroaren 21 gauean Bilboko Miribillan. ‘Jaiotze Basatia’ diskoaren 35. urteurreneko biraren azkenengo kontzertua izango da honakoa, eta Ginka Biloba eta EH Sukarra taldeak izango dituzte lagun afitxean.
ORDUTEGIAK
19:00 ateen irekiera
19:45 GINKA BILOBA
20:45 EH SUKARRA
22:30 SU TA GAR
Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.
E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ek gidaturiko taldea da haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ditu alboan Nortonek. Azken bi diskoak 2013ko ‘Uhinak’ eta 2015eko ‘Azken gezia’, Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin osatu ditu. Rock jarrera duten diskoak dira guztiak.
Olatz Urkia (Baxua), Iker Leibar (Bateria) eta Julen Ribas-(gitarra eta ahotsa) dira Ginka Bilona. 2023an sortua, taldaren izen bera daraman diskoa argitaratu berri dute. Abiapuntu bezala rock estiloa hartzen dute, kantu bakoitzari bere bidea egiten utziz. Musikari dioten maitasunak, ‘Ginkgo Biloba’ zuhaitza lez, tinko irauten du inguratzen zuen mundua desagertu edo eraldatu bada ere. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua da hiruko banda.
DISKOGRAFIA
Ginka Biloba [2025]
Miribilla Parkea
Bilbo