Su Lamina + Kaskezur + Paxkal irigoyen + Stepi Selektah

02
Mai
21:00
IZURA-AZME (LAPURDI)
Izurako oihana

Maiatzaren 2an Su Lamiña, Kaskezur (argazkian), Paxkal Irigoyen eta Stepi Selektah zuzenean ariko dira Izurako oihanean Irulegi irratiaren alde.

Kaskezur

2008an eman zituen lehen pausoak Kaskezurrek, Baztango bailararen lasaitasuna, haien Noise eta Rock soinuekin aztoratzea erabaki zutenean. 90. hamarkadako rock musikak gordetzen duen askatasunaren bidean kantak egiten hasi ziren. Sonic Youth eta Pixies bezalako taldeen soinuaren garrantzia nabarmena zen. Hasieratik 4 partaidek osatzen dute taldea, gaur egun Ion, Mikel, Imanol eta Iñigok segitzen dutelarik; 2 ahots, 2 gitarra, baxua eta bateria formatuan beti. 2013an, ‘Ilgora’ (Autoekoizpena) argitaratu zuen, taldearen soinua aldatu eta, aldi berean, euskal eszena alternatiboaren ateak ireki zizkion diska. Jarraian etorri ziren ‘Azpisugeak’ (Mukuru, 2017), ‘Ihesi doaz animaliak’ (Mukuru,2019) eta orain aurkeztera datozen ‘Deus’ (Usopop, 2024) .

Bilaketa metodo berriak