Silitia + Neomak + Dj Txola ta Potxola
Debako txosnagunean musika egitarau ederra prestatu dute jai egunetarako. Gauero izango da zer entzun ostiraletik astelehenera bitartean.
Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria. Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.
Ibai Silicato eta Xabier Barrutia musikariek sortu zuten Silita 2020 urte inguruan. Egitasmoaren lehen urteak biko formatuan eman zituzten, eta hor sortu zuten ‘Punky-funky-elektro-euskal-rock’ etiketa. Bidean kontzertu andana eskaini zituzten eta ordenagailu bat, beren ahotsak, eta baxu bat lagun agertokiak erre zituen bikoak. Egun, laukote bezala taularatzen da banda, eta batez ere taldearen azken diskoa den ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’ diskoan oinarritzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Egun, ‘brioche pop’ etiketa erabiltzen dute euren musika definitzeko, tartean punk, funka eta post punka landuz kantu ero bezain beroetan.
DEBAKO TXOSNAK 2026 – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
00.00 Olgetan erromeria
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
23.00 Silitia + Neomak + Dj Txola ta Potxola
ABUZTUAK 16 IGANDEA
23.00 Mariachi Inperial de Guanajuato
ABUZTUAK 17 ASTELEHENA
23.00 Skaregekasko + Malakias + Suntsitu Makina