Putzu Beltzean + Ithaka + Martin de Marte
‘Los 40ri EZ!’ lelopean ekintzak eta ekitaldiak burutuko dira Zarautzen 40 Summer Live Festival jaialdiari aurre egiteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta tartean, Putzu Beltzean, Ithaka (argazkian) eta Martin de Marte ariko dira zuzenean. Gaualdia borobiltzeko disko jartzaileak izango dira gaztetxean.
Zarautz eta Orio herrietatik datoz Ithaka taldeko lau kideak, eta 2021 urtean eman zituzten lehen pausoak musika munduan. 90. hamarraldiko rock alternatiboan sakontzen du taldeak, gitarra distortsio eta base erritmiko iluneko kantuetan. 2022 urtean zenbait kantu zintzilikatu zituzten sarean, eta 2023 urtean Bilboko Urtzi Iza soinu teknikariaren Eten estudioan grabatu zuten lehen disko luzea, ‘Biluzten’ izenpean eta sei kantuz osatua. Arantza Igartua, Eneko Eizagirre, Leire Olariaga, eta Josune Freirek osatzen dute taldea.