Ithaka + gailu
Irailarekin batera Zestoan jaiak ospatzen dira eta bide horretan Gurea Kultura kolektiboak kontzertuak antolatzen ditu bertan burutzen diren Zezenketan aurka. Irailaren 6 arratsean Gailu eta Ithaka ariko dira zuzenean. Irailaren 8an, berriz, Izaki Gardenak bandaren txanda izango da.
Zarautz eta Orio herrietatik datoz Ithaka taldeko lau kideak, eta 2021 urtean eman zituzten lehen pausoak musika munduan. 90. hamarraldiko rock alternatiboan sakontzen du taldeak, gitarra distortsio eta base erritmiko iluneko kantuetan. 2022 urtean zenbait kantu zintzilikatu zituzten sarean, eta 2023 urtean Bilboko Urtzi Iza soinu teknikariaren Eten estudioan grabatu zuten lehen disko luzea, ‘Biluzten’ izenpean eta sei kantuz osatua. Arantza Igartua, Eneko Eizagirre, Leire Olariaga, eta Josune Freirek osatzen dute taldea.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
GAILU ARGAZKIA: Galder Izagirre