Physis versus Nomos
Irailaren 11 arratsean Physis versus Nomos taldea zuzenean ariko da Zumaiako Inpernupe tabernaren aurrean. 19.30etan hasiko da kontzertua eta kale giroko emanaldia izango da.
Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen martxan Physis versus Nomos egitasmoa bere bakarkako musika bidea abiatzeko. Bidean zenbait disko kaleratu ditu bakarlari gisara, baina denboraren poderioz talde izaera hartu du proiektuak. Egun, Beñat Antxustegi (gitarrak eta ahotsa), Eneko Sierra (saxofoia), Unai Pelayo (baxua eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria) dira Physis versus Nomos, eta bide horretan uler daiteke taldearen azken aroa, non ‘Arraro nioenean’ (2019) eta ‘Burdin gozoa eta arrabioa’ (2025) diskoak kaleratu dituzten banda formatoan. Bi diskoak Balio Dute kolektiboren babesean ikusi dute argia.