Perlata + Antigona
Irailaren hasieran Etxauriko Etxolatxiki Gaztetxearen 1. urteurrena ospatuko da eta bide horretan ez da zuzeneko musikarik faltako. Ostiralez zein larunbatez kontzertuak izango dira gauero.
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
ETXAURIKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
IRAILAK 04
20:00 Perlata + Antigona
IRAILAK 05
20:30 Algoritmotik At + Leizeak + JTP